www.paquebote.com > Bernardo Atxaga
SERIE AZUL - A partir de 7 años
Hogeita hamazazpi urte betetzera zihoan andrea zen, bizitzaren azken mutturra kartzelako hormen artean pasatakoa. Taxitik jaitsi eta, larruzko maletari bi eskuekin helduz, Barcelonako tren geltokiaren ate automatiko bati begira gelditu zen, hain zuzen ere kristalezko superfizie hartan bere gorputz osoaren irudia azaltzen zelako. Bai, hantxe zeuden bere belaun-izterrak, bere panty beltzak; hantxe zeuden bere antezko txaketa Sidaren laxo gorriarekin eta bere buru ile motx-motxekoa. -Ez nago hain gaizki. Belaun politak dauzkat oraindik -pentsatu zuen. Bere gorputza osorik ikusteak deitu egiten zion. Kartzelako ispiluek ez zuten 40 zentimetrotik gorako luzerarik izaten.
Bambulo Zakur Investigator-en idazkariak jo eta ke segitzen du lanean. Hirugarren liburuak Bambuloren eta bere lagunen kontu berria dakar, oraingoan Maria neska ttikiaren aitak kontaturik. Ez da zuzen-zuzen eta bete-betean gai bambulotarra, baina ipuin gisa sartu du egileak testu hau Bambuloren liburuan. Eta, zinez, merezi du! Urkizu marinel gazteak orain ehun urte baino gehiago Terranovan izandako ibilerak kontatzen dira Ternuako Penak honetan. Euskal Herritik ateratako arrantzontzi bat Kanadaraino joango da bakailaoa harrapatzera. Hamabi gizonek osatzen dute eskifaia, eta haiekin doa Urkizu ere, hamabost urteko mutiko bizkor eta hizkuntzetarako trebetasun handikoa. Euskaldunek ez dute iskimauekin harremanetan asmatzen eta, sarri, zapuztu egiten dira tratuak. Urkizuk haien hizkuntza ikasiko balu, beharbada, harremanak errazago gauzatuko lituzkete. Helburu horrekin, negua, negu luzea emango du Urkizuk iskimauen artean, kanta zaharra gogoan:Ternuan dira salbaiakere iskimau etsaiak Giza bestia krudelak hilik jaten marinelak.
Etengabe errepikatzen den naturaren sasoi-gurpilean txori, katagorri, suge eta antzarek bi anaien -Paulo eta Daniel- istorioa kontatzen digute. Urtea joan urtea etorri, beti bestelako eta aldi berean beti berdin agertuko den Obabako irudimenezko lurralde hori, baina, gizakien arteko handinahi, irrika eta grinen agertoki krudela da. Paulo eta Daniel anaia atzeratua dira giza-kudelkeria horren biktimak. Gizakiok errenditzen gaituen naturaren lege zaharrean bildurik, Paulo eta Danielen munduko ibilera itogarriak txori, katagorri, suge eta antzaren fabulen munduarekin egiten dute bat, eta irakurlearengan efektu zoragarria lortzen gainera: ihesaren eta kontsolazioaren sentipen askatzailea. Zail da asmatzen nork jarri duen bere aldetik gehiago, irudimen handiko idazleak ala dohain handiko kontalariak; izan ere, oso gutxitan bezala egokitu baitzaio bata besteari. Emaitza paregabea da. Artista handi baten lana.